
Blue Sun Palace
+ OHIKO BATZAR NAGUSIA
Constance Tsangen lehenbiziko film luzea: desplazamenduaren gaineko istorio zorrotz eta samurra. Hiru migratzaile txinatar lanera joan dira Nueva Yorkera; bata eraikuntza enpresa batera eta beste biak masaje emateko areto batera.
Amy eta Didi masaje emateko areto horretan bizi dira, Queenseko txinatar komunitatean. Jaioterritik urrun izanik, irriak eta ametsak partekatuko dituzte, familiaz arduratzen diren bitartean. Elkarren eta lankideen artean sortu den ahizpatasuna izango dute sostengu egunerokoan.
Ilargi Urte Berritan, zorigaiztoko bat gertaturik, Cheungekin kontsolatuko da Amy, bere adiskidearen maitale bakartiarekin.
Hurbiletik ikusiko ditugu masaje areto horretan lanean dauden pertsona ia ikusezin horien istorioak, betiereko anbiguotasun eremu hertsi batean harrapatuta daudenenak. Film intimista eta naturalista, galeraren gainean gogoetatzen duena.
2584 SAIOA - 2026/02/24
Blue Sun Palace · AEB · 2024 · 117 min
Zuz.: Constance Tsang · G.: Constance Tsang · Mus.: Evaline Wu Huang · Arg.: Eli Raskin · Akt.: Ke-Xi Wu, Lee Kang Sheng, Xu Haipeng, Min Han Hsieh


