
Bird
Aurk.: Juanjo Ortiz
Ingalaterrako auzo pobreetako bizimodua, 12 urteko neskato baten begietatik. Bailey klase apaleko familia batean bizi da, aitarekin eta anaiarekin, Gravesenden. Bug aita trafiko xehean eta negozio ilunetan aritzen da, amagandik bereizita dagoenez geroztik, eta ez da askorik kezkatzen seme-alabekin. Bailey nerabezarora hurreratzen ari da, eta bere kabuz bilatuko ditu arreta eta abenturak.
Auzo pobreetako bizimoduaz da filma, eta nola igarotzen den haurtzarotik gaztarora. Nahiko kontakizun linealarekin abiatzen da, harik eta, hondartza egun baten ondoren, errealismo miragarri moduko batek ezustean hartzen gaituen arte.
Interpretazioak zoragarriak, eta kontatzen zaigunaren arabera aztoratu edo baretzen den kamera.
2553 SAIOA - 2025/03/04
Bird · EB-Frantzia · 2024 · 119 min
Zuz.: Andrea Arnold · G.: Andrea Arnold · Arg.: Robert Ryan · Akt.: Barry Keoghan, Franz Rogowski, Joanne Matthews, James Nelson-Joyce