top of page
Image-empty-state.png

Barbara

Zuzendari Onenaren Zilarrezko Hartza (Berlinale 2012)


+KORTeN! CÓLERA (F) ∙ Euskadi ∙ 2013 · 6 min ∙ Zuz. Aritz Moreno


Gonb.: Iratxe Fresneda, zinema kritikaria eta UPV-EHUko irakaslea


“Bárbara”, 80ko hamarkadan, Alemania Ekialdean girotutako filma, Christian Petzold-en seigarren filma, Berlinale 2012n zuzendari onenaren Zilarrezko Hartza lortu zuena, Berlin Eskolako ordezkari handienetako bat; “Mamuak” gure zineklubean (Genspenster, 2005) ikusia genuena. Film honetan (Altzairuzko Errezelari buruz egin den dramarik onenetakoa) Barbarari (Nina Hoss) buruzko istorioa, RDA erregimenak zigortutako sendagilea eta urrutiko baserri batera bidali zuten. Petzold-ek gogorra baina samurra den filma aurkezten digu, aurreiritzirik gabe eta bere asmoekin bat datorrena. Maitasun-istorioak,

sentiberatasun eta apaingarririk gabea, argudio latz eta autonomoa duena; benetako elkarrizketan oinarritua eta errealismo eta dramatizazioren arteko oreka bikainean. Pertsonaien tratamendu ona eta Nina Hoss, Ronald Zeherfeld eta bigarren mailako pertsonaia bikainen interpretazioa.

2186 SAIOA - 2014/10/28 

BARBARA · Alemania ∙ 2012 ∙ 100 min 

Zuz.: Christian Petzold ∙ G.: Christian Petzold eta Harun Farocki ∙ Arg.: Hans Fromm ∙ Mnt.: Bettina Bohler ∙ M.: Stefan Will ∙ Eko.: Schramm Film Koerner & Weber ∙ Akt.: Nina Hoss, Ronald Zeherfeld, Jasna Fritzi Bauer, Christina Hecke

bottom of page