top of page
Image-empty-state.png

Balearic

+XIII KORTeN! Dicen que tu padre, Aitor Abio. EH, 2025, 14’ Fik


Gonb: Aitor Abio, Ekin Torner (artista eta musikalaria)


San Joan bezperan, magiarako egun apropos horretan, bi istorio proposatuko dizkigute, ispilu eran kontatuak.


Alde batetik, gazte talde bat, luxuzko etxe batean sartu dena igerilekuan bainatzeko; hiru txakur amorratuk erasoko diete, eta preso edukiko dituzte. Sare sozialetako pose alai eta txolin horren parte direla—eta sexua ezagutzen hasi berritan—, izuak etengo die giroa.


Beste alde batetik, burges talde bat udaldiaren sarrera ospatzen ari da, zurrutean, eta ezinezko ametsak egiten, oraindik gazteak direla irudikatuz. Bat-batean, izuak hartuko ditu sute bat dela medio.


Filma amesgaizto txoro baten moduan doa aurrera, batzuetan doilorra, besteetan barregarria eta besteetan deserosoa.


Filmik onenaren sarirako izendatua egon da Locarnon (Cineasti del Presente) eta Sitgesen.

2593 SAIOA - 2026/04/28

Balearic · Euskal Herria/Frantzia · 2025 · 74 min

Zuz.: Ion de Sosa · G.: Ion de Sosa, Juan González, Chema García Ibarra, Julián Génisson, Lorena Iglesias · Arg.: Cris Neira · Mus.: Xenia Rubio · Akt.: Lara Gallo, Elías Hwidar, Ada Tormo, Paula Gala, Maria Llopis, Christina Rosenvinge

Harremanetarako: Jorge Barrio

Administrazioaren eta liburutegiaren helbidea:

San Nikolas de Olabeaga kalea, 33, 2º

618 31 84 31  -  info@cineclubfas.com

Proiekzio Aretoa:

Indautxu Aretoa (Indautxu Plaza z/g)

Babesten dute

Diputación Bizkaia logo
Ayuntamiento Bilbao logo
bottom of page