top of page
Image-empty-state.png

April

Gonb.: David Ontoria


Zuzendariak berretsi egin du bere burua bigarrena duen film honekin, hau ere originala eta interesgarria baita.


Abortuaren gai zailari heldu dio Georgiako errepublikan.


Haur jaioberri bat hil ondoren, Nina ginekologoaren morala eta profesionaltasuna zalantzan daude, behar duenari legez kanpoko abortuak egiten dizkiolako zurrumurru artean. Bere lanbidean etikak eta legeak harrapatuta dagoen emakumearen erretratua.


Eszenaratze gordina, dokumentalaren eta performancearen artekoa. Plano finko luzeak; herrialdeko landa munduaren pobrezia azpimarratzen duen argiztapena, naturak ematen dituen irudi ikusgarrien kontrastearekin. Bigunkeriarik eta soinu zakarrik gabea, elkarrizketa doiak eta espresio handikoa. Azpimarratzekoa protagonistaren interpretazioa.


Epaimahaiaren Sari Berezia jaso zuen Veneziako Zinemaldian.

2588 SAIOA - 2026/03/24

Aprili · Georgia/Frantzia/Italia · 2024 · 134 min

Zuz.: Dea Kulumbegashvili · G.: Dea Kulumbegashvili · Mus.: Mathew Herbert · Arg.: Arseni Khachaturan Akt.: Ia Sukhitashvili, Kakha Kintsurashvili, Merab Ninidze, Roza Kancheishvili, Ana Nikolava

Harremanetarako: Jorge Barrio

Administrazioaren eta liburutegiaren helbidea:

San Nikolas de Olabeaga kalea, 33, 2º

618 31 84 31  -  info@cineclubfas.com

Proiekzio Aretoa:

Indautxu Aretoa (Indautxu Plaza z/g)

Babesten dute

Diputación Bizkaia logo
Ayuntamiento Bilbao logo
bottom of page