top of page
Image-empty-state.png

An (Sweet bean)

BIZITEGI-rekin elkarlanean saioa


+ Bakardadeari eta gizarte-bazterkeriari buruzko solasaldia


Gonb.: Alfonso Dubois (Bizitegi), Pablo Ruiz (Bizitegi), Iñigo Goñi (Edu)


Antzerki entremeak Zenbatu Taldearen eskutik (Bizitegi). Leloa: bakardadea.


Naomi Kawase (Japonia, 1969). Fas zineklubean izan genituen “Doluaren basoa” (2007) eta “Still the water” (2014).


Cannes Zinemaldian saritutako emakume gazteena izan zen zinegile honen “Gozotegi bat Tokion / An” (2015) aurkeztuko dugu.


Sentarok gozotegi txiki bat dauka Tokion. Bertan “dorayaki” pastelak saltzen ditu. Pastela hauek oso popularrak dira, batez ere barruan daramaten “an” saltsagatik. Egun batean emakume nagusi bat agertuko da laguntza eskainiz.


Sentarori ez zaio ideia asko gustatzen, baina emakumeak berak egindako “an” saltsa dastatzeko ematen dionean iritzia aldatuko du. Eguneroko elkarlan honek, bien bizitzak aldatuko ditu.


Kawaseren poesiak bustitzen ditu fotograma guztiak. Zinemagile honen kutsu pertsonala eta bakarrak ipuin hau delicatessen batean bihurtuko du. Pertsonaien zauri sakonek

gizakion hauskortasuna agerian utziko dute. Goza dezagun berriz ere lan gozo hau.

2323 SAIOA - 2018/6/12 

AN (Sweet bean) · Japonia/Frantzia/Alemania · 2015 · 113 min. 

Zuz.: Naomi Kawase · G.: Naomi Kawase (Nobela: Durian Sukegawa) · Arg.: Shigeki Akiyama · M.: David Hadjadj · Eko.: Comme des Cinemas / Nagoya Broadcasting Network / Twenty Twenty Vision Filmproduktion / ZDF/Arte / MAM / Aeon Entertainment / Asahi Shimbun · Akt.: Masatoshi Nagase, Kirin Kiki, Miyoko Asada, Etsuko Ichihara, Miki Mizuno, Kyara Uchida

Contacto: Jorge Barrio

Sede social y biblioteca: San Nicolás de Olabeaga, 33 2º

Tfno.: 618 31 84 31

Mail: info@cineclubfas.com

Lugar de proyecciones:

Salón Indautxu (Plaza Indautxu s/n)

Patrocinan

Diputación Bizkaia horizontal.png
ayuntamiento-bilbao-logo-vector-reducido
bottom of page