Amy
+Flb: Nómada (D) ∙ Euskadi ∙ 2016 ∙ 5 min ∙ Zuz.: Iñigo Arizkorreta, Olatz Lasa eta Ane Murua
Aurkezpena: Javier Aguirre, EHU-ko Filosofia irakaslea.
Asif Kapadiak idatzi eta zuzendutako dokumentala da hau, “Amy”. Munduan zehar famatua izandako pop abeslariaren erretratua da. Zoritxarrez alkoholak eta drogek bere bizitza gaztearekin amaitu zuten, Amy-k 27 urte zituelarik 2011ko udan. Biografia gordin eta kritikoa, begirada enpatiko eta errespetutsua azalduz. Irudi argitaragabeaz eta elkarrizketaz egindako filma da, beti ere komunikabideek sortutako irudi zigortu eta morbosoa alde batera utzita. Abeslari famatuaren aurpegi erreala azaldu nahian, Amyren gaitasun eta ahuleziak irudikatzen ditu bere inguruan mogitzen zirenak beraien lekuan ipintzen.
Ondo egina dagoen dokumentala da hau. Bikaintasunez nahasten ditu Kapadiak kontzertuak, elkarrizketak eta gertakizunak. Hainbat sari lortzen ari da (Premios Bafta, Premios del Cine Europeo, National Board Review...), azkena, Oscar Saria dokumental hoberena.
Laburbilduz, emozioz eta humanitatez abeslari britaniarrari egindako omenaldia da, bere bizitza zalapartatsua film eder batean bihurtuz.
2244 SAIOA - 2016/4/19
AMY ∙ Erresuma Batua ∙ 2015 ∙ 128 min.
Zuz.: Asif Kapadia ∙ G.: Asif Kapadia ∙ Arg.: Ernesto Herrmann ∙ Mnt.: Chris King ∙ M.: Antonio Pinto ∙ Prd Playmaker Films / Universal Music ∙ Akt.: Dokumentala