A Land Imagined
+ KORTeN! Interior taxi noche, Silvia Rey - Iban del Campo. EH, 2020, 15’. Dok-Fik
Gonb.: Pablo Maravi (zuz)
Singapurko industrialdean, langile batek istripu bat du. Bere herrialdera itzultzeko itxaropenez, ziberkafe batera joaten hasten da lagun egingo dion norbaiten bila gau betean. Halako batean, harreman ilun bat izaten hasiko da distantziara, eta Wang desagertu egingo da. Hura bilatzen saiatzen ari dela, ezusteko gauza bat aurkituko du.
Narratiba ez oso ohiko honek adierazten digu distopia (berriki sortu den hitza) gure gaurko munduaren parte dela; hiri-estatu bat ageri da, bere hazkuntza ekonomikoagatik mundua harritu duena, non bere lurraldea ere ez baita berea eta itsasoari kenduta lortu baitu Malasiatik nahiz Indonesiatik datozen hondarrekin eta materialekin.
2018an saritu egin zuten Urrezko Leopardoarekin Locarnoko jaialdian eta Valladolideko SEMINCIn argazkien arloan.
2422 SAIOA - 2021/4/20
A LAND IMAGINED · Singapur/Frantzia/Holanda · 2018 · 95 m.
Zuz.: Yeo Siew Hua · G.: Yeo Siew Hua · Arg.: Hideho Urata · Akt.: Peter Yu, Luna Kwok, Xiaoyi Liu, Jack Tan, Ishtiaque Zico