A ciambra
+ Flb (KORTeN!): Il dolce far, Richard Sahagún
Gonb.: Richard Sahagún (zuz)
Ijito komunitate bat da A Ciambra, Italia hegoaldean (Calabria). Han, familia da aurrenekoa, eta Piok, 14 urterekin, aita eta anaia Cosimo kartzelara joaten direnean, bere gizontasuna erakutsi beharko dio familiari.
Nerabe baten istorioa da, kolpetik hazi beharko duenarena, eta antzinako ohiturei atxikian den komunitate batean dago harrapaturik.
Kamera eskuetan harturik dago filmatua, dokumental eran. Zuzendariaren bigarrena da, italiar jatorrikoa bera eta Nueva Yorken bizi dena.
Italiak aukeratu egin zuen 2018ko Oscarretarako.
2342 SAIOA - 2019/2/5
A CIAMBRA · Italia · 2017 · 113 m.
Zuz.: Jonas Carpignano · G.: Jonas Carpignano · Musika: Dan Romer · Akt.: Pio Amato, Koudous Seihon, Damiano Amato, Iolanda Amato, Patrizia Amato, Susanna Amato, Francesco Pio Amato, Rocco Amato