top of page
Image-empty-state.png

20.000 especies de abejas

Zinegoak 2023-ekin elkarlanean saioa


Gonb: Carlos Loureda (Zinegoak), Itzir Lazkano (akt)


Film hau albiste izan da, protagonistak (neskato bat) Berlingo Zinemaldian interpretazioaren saria irabazi baitu.


Coco, 8 urtekoa bera, ez da sartzen gainerakoek beragandik espero duten horretan, eta ez du ulertzen zergatik. Inguruan denek Aitor deitzen diote, setati, baina berak ez du bere burua izen horrekin eta begirada horiekin identifikatzen. Amarekin eta bi anaiarekin bidaiatuko du amonarenera, eta izebarekin erlezaintzan eta ezti ekoizpenean hasiko da. Oporraldia egingo dute bertan, eta bizimodua aldatuko zaie.


Filmak gogoeta eginarazten digu genero identitatearen, duintasunaren eta errespetuaren gainean. Opera prima handinahia da, neskato trans baten nortasun bilaketa hutsean gelditzen ez dena, familiako eta belaundaldien arteko gatazkak ere erakusten dizkigunez gero.

2497 SAIOA - 2023/06/13

20.000 especies de abejas · Euskal Herria · 2023 · 129 min

Zuz.: Estibaliz Urresola Solaguren · G.: Estibaliz Urresola Solaguren · Arg.: Gina Ferrer

Akt.: Sofía Otero, Patricia López Arnaiz, Ane Gabaraín, Itziar Lazkano, Martxelo Rubio, Sara Cózar, Miguel Garcés, UnaxHayden, AndereGarabieta

bottom of page