
Viviana García-Besné
Marrazkilaria, muntatzailea, argazkilaria, gidoilaria, zuzendaria eta ekoizlea
(México. --)
ENAP-Arte Bisualen Eskola Nazionalean (UNAM, Mexiko) Komunikazio Grafikoan lizentziatua da. Nazioarteko jaialdietan eta Mexikon hitzaldiak ematen ditu eta mahai-inguruetan parte hartzen du, hala nola, Londresko 2. MexFest·2013an, Londresen (Erresuma Batua), eta São Pauloko Isilune Historiko eta Pertsonalen 1. Erakusketan (Brasil).
El revés del tapiz de la locura (Maite Bermúdez. 2006) dokumentalaren efektu bisualak, editatu eta idatzi egin zituen. 2006tik 2009ra, zinema zaharberritzean eta kontserbazioan lan egin zuen Mexikoko Agrasánchez Film Artxiboan eta UNAMeko Film Artxiboan (2008) erakundeetan. Bere lehen film luzea zuzendu zuen, Perdida(2009), dokumentala, besteak beste, Moreliako 8. Nazioarteko Zinemaldian (FICM), Guadalajarako (Mexiko) 25. Nazioarteko Zinemaldian (FICG) eta Buenos Airesko 12. Nazioarteko Zinemaldi Independentean (BAFICI) proiektatu zena.
Muntatzaile gisa ere lan egin zuen No hay lugar lejano (Michelle Ivaben, 2012) dokumentalean, Mexikoko 10. Moreliako Nazioarteko Zinemaldian (FICM) aurkeztua, eta El hombre que vio demasiado (Trisha Ziff, 2015) filmean. Zinema kontserbazioaren munduarekiko loturak Akademiako Zinema Artxiboarekin (UCLAko Zinema eta Telebista Artxiboa) eta Zinema Fundazioarekin (Martin Scorsesek 1990ean sortua) lankidetzan aritzera eraman zuen. 2012an, Archivo de Permanencia Voluntaria sortu zuen Michael Ramos Araizaga eta Paulina Suarezekin batera.
2016an, bere bigarren dokumentala egin zuen, Coleccionista de sombras, bere senar Alistair Trempsekin batera zuzenduta. Urte horretan bertan, Baticine (Tepoztlán, Morelos) [antzerkian gure Pabellón-6 moduko bat] izeneko zinema paregabea (22 ikuslerentzat) jarri zuen martxan, zinemaren inguruan gizarte kohesiorako guneak sortzeko helburuarekin. ESCACen (Escuela Superior de Cine y Audiovisuales de Catalunya) eta Mexiko Hiriko Centro de Capacitación Cinematográfican (CCC) ere irakatsi du.
Fasera bisitak:
2596 Saioa 2026/05/26 La mujer murciélago / Esa maravillosa niebla II (flb)
Filmegintza: Una liga de caballeros (cm/flb. 2023) · La llorona: Fantasma del pasado (cm/flb. 2022) · Coleccionista de sombras (2016) · Ayotzinapa 26 (film colectivo/kolektivo filma. 2016) · Perdida (2009)


