top of page
Image-empty-state.png

Victor Iriarte

Zinemagilea

Victor Iriarte: Bilbo, 1976. Kazetari gisa hasi zen lanean, zinema jaialdietan (Donostia, Berlin edo Cannesen), baina gerora, kameraren atzealdean jartzea erabaki zuen. Bartzelonan Isaki Lacuesta-ren Cravan Versus Cravan (2001) film luzean egin zuen lan, zuzendariaren bigarren laguntzaile gisa. Ondoren, Bilboko Arte Ederren Museoko zinematekan egin zuen lan, programatzaile gisa, eta bideo esperimentaleko lanak egin zituen, Miztura musika taldearentzat eta My-Mai dantza garaikidearen taldearentzat. 2003an, ozeanoa zeharkatu, eta Uruguaira iritsi zen eta irakasle eta zinema kazetaria izan da Atlantikoaren alde banatan, baita zinema zuzendaria ere.


2011n Raya Martin zuzendari filipinarrarekin lan egin zuen Iriartek “Buenas noches, España” izeneko filmean (2012an zineklubak Raya Martinen beste pelikula bat aurkeztu zuen: Independencia). 2012an Victor Iriartek bere lehenengo pelikula bukatu zuen: Invisible.

Filmegintza: Invisible (2012)

bottom of page