Victor García León
Zinema zuzendaria
Madrilen jaioa 1976an, zuzendaria ere baden José Luís García Sánchezen semea da. Kazetaritza ikasketak egin zituen, Ya egunkariaren ikuskizun erredaktore egin zuen lan. Zineman, Victor García León Planeta extraño eta Sólo en tu corazón metraje laburreko filmetan zuzendari laguntzailea izan da, Ana Belének zuzendutako Cómo ser mujer y no morir en el intento filmean aktore izan da, José Luís García Sánchezen Siempre hay un
camino a la derecha filmean scripta, Pedro Olearen El día que nací yo (1991) eta Manuel
Gómez Pereiraren Todos los hombres sois iguales (1994) filmaketetan kamera merezimendua.
El gilipollas metraje laburreko filma zuzendu du (zinemaldi askotan saritua) eta Los aficionados metraje luzeko filmaren barruan El elefante del Rey izenburupeko atala. Era berean, Una escuela perdurable en la memoria, Cervantes Instituturako egindako dokumentala eta ¡Hay motivo! filmaren barruan sartutako Las Barranquillas metraje laburreko filma. Pájaros de Portugal bideoklipa zuzendu du; Madril eta Lisboaren artean filmatua,
Joaquín Sabinaren Alivio de luto disko berriaren lehenengo disko bakuna da. 2001.urtean Más pena que gloria bere lehenengo metraje luzeko filma zuzendu zuen, honetan ere, Jonás Truebarekin batera gidoigilekide ere bada.
Filmak Zinemaldi askotan hartu zuen parte (Chicago, Los Angeles, Toulouse, Donostia, Málaga, eta abarretan) eta Malagako Zinemaldian Gizonezko Interpretazio Onenaren Saria irabazi zuen. Gainera gorazarrezko kritikak, Goya saridungai izendatze bi jaso zituen eta Variety aldizkariak.
2001. urteko Zuzendari Berri Onenaren Saria eman zion. Vete de mí metraje luzeko bere bigarren filma da eta Espainiako zineman gora doan balio berrietako baten berrespena.
Fasera bisitak:
1901 Saioa 2007/1/3 Vete de mí
Filmegintza: Selfie (2017), Vete de mí (2006), Más pena que Gloria (2001)