Silvia Munt Quevedo
Dantzaria, koreografoa, aktorea, gidoilaria eta zuzendaria (zinema, telebista eta antzerkia)
(Bartzelona. 1957)
Ballet klasikoa txikitatik ikasten du. Bigarren mailako ikasketak amaitu ondoren, dantza hobetzen du Londresen. 16 urterekin, Las Palmas de Gran Canarian egin zuen debuta dantzari gisa, eta, aldi berean, Psikologia ikasketak hasi zituen. Ikasketak utzi eta dantzari erabat ekin ondoren, Bartzelonara itzuli zen eta Ballet Garaikidearen fundazioan parte hartu zuen. Sei urtez lehen dantzari eta koreografo izan zen. Ballet-eskolak ere eman zituen, eta telebistako antzerki- eta zinema-ikuskizunetarako koreografiak egin zituen. 1981era arte U de Cuc talde independenteko koreografoa izan zen.
Lehenago, 1975ean, Silviak 19 urte zituela, antzerkian debutatu zuen Puck interpretatuz Shakespeareren Udako gau bateko ametsa lanaren katalanezko bertsio batean, Puigcorbék zuzendua. Laster maitemindu zen aktore lanaz eta dantzaldiarekin uztartzea erabaki zuen.
Rol txikietan parte hartu zuen Bartzelonako Aktoreen Batzarretik banandutako talde batekin. Talde horrek hirurogeita hamarreko hamarkadan Borneko azoka zaharra berreskuratu zuen antzerki-emanaldietarako, eta geroago Diana Aretoa.
Zineman 1977an egin zuen debuta L 'Orgia filmarekin, eta ordutik aurrera ibilbide oparoa egin du aktore gisa hainbat filmetan, besteak beste: Francesc Beltriuren La plaza del diamante (Generalitatearen eta CECren Saria eskuratu zuen), José Luis Cuerdaren Pares y nones, Pedro Olearen Akelarre, Juanma Bajo Ulloaren Alas de mariposa (Aktore Onenaren Goya saria irabazi zuen 1992an), Vicente Arandaren La pasión turca (Sant Jordi Saria lortu zuen), Ventura Ponsen El porqué de las cosas, Mariano Barrosoren Éxtasis, Montxo Armendarizen Secretos del corazón, Juan Vicente Córdobaren Aunque tú no lo sepas y Eduard Bosch-en El viaje de Arian.
Zuzendari gisa Déjeme que le cuente (1998, bere gidoiarekin) eta Lalía (1999, Ignasi Rieraren gidoiarekin) film laburren egilea da, eta 3 sari irabazi ditu: Dokumental Labur Onenaren Goya·2000 saria, Europako film labur onenaren Créteil-go Emakumezko Jaialdia saria eta TB Barcelonaren Jaialdian (UNICEF saria).
Zuzendari gisa egindako lanen artean, ¿Quién es? filma ere filmatu du telebistarako. 2004an antzerkira itzuli zen Marc Rosichen Surabaya lanarekin.
Fasera bisitak:
1807 Saioa 2004/11/23 Elena Dimitrievna Diakonova, Gala
Oinarrizko filmegintza: (aktorea) Secretos del corazón (1997), Éxtasis (1996), La pasión Turca (1994), Alas de mariposa (1991), Golfo de Vizcaya (1985), La plaza del diamante (1982), (gidoigilea) Gala (2003),