Santos Zunzunegui Díez
Idazlea, gidoilaria eta zinema-historialaria
(Bilbo. 1947)
Idazlea, gidoilaria eta zinema-historialaria. Zuzenbidean eta Ekonomian lizentziatua (Deustoko Uni.), eta Informazio Zientzietan doktorea. Zinemarekiko duen interesak Irudiaren Teorian katedradun izatera eraman zuen Kazetaritza Fakultatean (Informazio Zientziak/Ikus-entzunezko Komunikazioa, EHU. Dekanoa 1992-1995). Zinearen Historia eta Teoria irakasle izateaz gain, hainbat komunikabidetarako kritika zinematografikoa garatu du.
Gidoiak egin ditu: “Contactos” (1970), “Tres, diez” (1983), “Camino de hierro y agua” (1984), eta “Bolívar, hijo de Vizcaya” (1987), besteak beste.
Bere jarduera bibliografikoa, gidoi zinematografikoez gain, saiakeraren eta kazetaritza-artikuluen artean mugitu da. Bere saiakerak: ‘Irudiaren teoria eta zinemaren analisia' (1983), ‘Begiratu irudiari’ (1984)‘Euzkadi, Teodoro Ernandorenaren film bat (1933-1983)', ‘El cine en el País Vasco '(1985) ‘El cine en el País Vasco: laaventura de una cinematografíaperiférica’ (1986), ‘Pensar la imagen’ (1989) edo ‘Robert Bresson' (2001), beste askoren artean.
Fasera bisitak:
2028 Saioa 2013/03/05 Tokyo monogatari
1661 Saioa 2000/11/07 Histoire(s) du cinéma.2
1661 Saioa 2000/11/07 Histoire(s) du cinéma.1
1611 Saioa 1999/04/04 Au hasard Balthazar
777 Saioa 1972/04/04 Contactos
Filmegintza: (gidoilari gisa) Tiempo de fundición (1989), A buen puerto (1988), Bolivar, bizkaiko semea (1987), Bilbao mientras tanto (1984), Bilbao como un mosaico (1984), Bilbao en la memoria (1984), Bilbao Transfert (1984), Camino de hierro y agua (1984), Tres, Diez (1983) Contactos (1970).