
Roberto Castón Alonso
Zinemagile eta Zinegoakeko zuzendaria
(A Coruña, 1973). Hainbat film labur egin ditu; horien artean, honako hauek dira nabarmentzekoak: “Ilusión óptica” (2001), “La pasión según un ateo” (2004), “Maricón” (2004), “Los requisitos de la Nati” (2007) eta “Errudun sentitzen naiz” (2011). Bilboko Zinegoak Nazioarteko Gay-Lesbo-Trans zinema jaialdiaren zuzendaria izan da 2004an lehenengo edizioa egin zenetik 2011 arte, “Ander” izan zen zuzendari eta gidoilari gisa egin zuen lehenengo film luzea. Berlingo Panorama atalean aurkeztu zuten eta CICAEren (Arte eta Saiakerako Zinemaren Nazioarteko Konfederazioa) saria irabazi zuen. 2014an bere bigarren film luzea: “Los tontos y los estúpidos”, filmatu zuen.
Fasera bisitak:
2271 Saioa 2017/02/21 O ornitologo
2237 Saioa 2016/02/23 Praia do Futuro
2197 Saioa 2015/01/27 Los tontos y los estúpidos
2124 Saioa 2013/02/05 Ander
2086 Saioa 2012/02/07 Le roi de l'evasion
2011 Saioa 2010/02/02 Mishima
1935 Saioa 2008/01/29 Mala noche
Oinarrizko filmegintza: Los tontos y los estúpidos (2014) ∙ Errudun sentitzen naiz (2011,Flb) ∙ Ander (2009) ∙ Los requisitos de la Nati (2007,Flb) ∙ Maricón (2004,Flb) ∙ La pasión según un ateo (2004,Flb) ∙ Ilusión óptica (2001,Flb)


