Image-empty-state.png

Pedro Olea Retolaza

Zinema zuzendaria

Pedro Olea Retolaza: Pedro Olearen lanaren laburpena egitea ez da lan erraza, halere saia gaitezen berataz zertxobait esaten. Pedro Olea Bilbon jaio zen 1938ko ekainaren 30ean. Gizon atsegin eta maitagarria izan arren “burugogorra, berak nahi duena egiten amaitzen duena” Concha Velascok zioen moduan. Ekonomia ikasketak egiten zebilela, 4. ikasturteko gai baten porrotak zuzenbidez aldatzera behartu zuen, Madrilerantz joaten Zinemagintza ikasketak egitera, hain zuzen ere. Garai onak ziren haiek zinegile berri eta gazteentzat, Zinema Eskola sortzailez josita baitzegoen. 


Bertan Carlos Saura (Huesca, 1932) miresten hasi zen. Garai hartan bi film labur zuzendu zituen “El parque de los juegos”, 1963an, eta “Anabel”, 1964an, Lola Gaosekin. 30 urte bete zituenean bere lehenengo luzemetraia egin zuen, “Días de viejo color” (1968) eta bi urte beranduago bi proiekturekin hasi zen: zientzia-fikziozko bat eta “El bosque del lobo” (1970).

Oinarrizko filmegintza: ¡Hay motivo! (2004) · Tiempo de tormenta (2003) · Morirás en Chafarinas (1995) · El maestro de esgrima (1992) · La leyenda del cura de Bargota (1990) · Bandera negra (1986) · Akelarre (1984) · Un hombre llamado Flor de Otoño (1978) · Pim, pam, pum... ¡fuego! (1975) · Tormento (1974) · No es bueno que el hombre esté solo (1973) · La casa sin fronteras (1972) · El bosque del lobo (1970) · Días de viejo color (1968)