
Pablo Marte
Artista
Pablo Marte (Cádiz, 1975). Diskurtsoaren ekoizpenean eta irudiaren esanahiaren artikulazio eta berartikulazioan oinarritzen da artista honen lana. Horretarako, adierazgarri eta hedakorra den praktika eta muntai heterogeneoaz baliatzen da. Taldeka, nahiz bakarka, hurrengo lanak aurkeztu ditu: “First Thought Best” (Eremuak, Artium, Gazteiz 2014), “Marginalia” (Arteleku, Donosti, 2013), Pantalla Fantasma Zinemaldia (Bilbao, 2013); L'Occasione (Bilbo, 2012), EspaiDos (Terrassa, 2010); “Antes que todo” (CA2M, Móstoles, 2010), beste lan batzuen artean. 2012an Bilboarte Fundazioaren egoiliarra izan zen, “Enter the Ghost, Exit the Ghost, Re-Enter the G h o s t ” erakusketen garapenean parte hartuz .
Consonniren HPC programazioan parte hartu zuen “El problema está en el Medio” eta “Again, Against” antzezlana idatzi eta zuzendu zuen. Azken hau 2013ko BAD Festibalean estreinatua izan zen.
Fasera bisitak:
2232 Saioa 2016/1/19 Imperial Eyes / El ángulo recto no existe (flb)
Filmegintza: Pretty Woman (2011), Imperial Eyes (2016)