Pablo Malo Mozo
Zuzendaria
(Donostia-San Sebastián. 1965)
Donostiar honek “Tres minutos” eta “Nora” video laburmetrailak idatzi eta zuzendu zituen. Bere zinemarako lehen lana “El ángel de mármol” filmeak San Roque-ko XVIII Nazioarteko laburmetrailen Asteko saria jaso zuen. “Jardines deshabitados”, bere azken laburmetraia dena, 2000n idatzi eta zuzendu zuen eta hamahiru sari jaso zituen parte hartu zuen hainbat nazio eta nazioarteko Zinemaldietan.
2004an “Frío sol de invierno” estrenatu zuen, Unax Ugalde eta Marisa Paredes aktoreekin. Filmeak hamabost sari jaso zituen bere estreinutik, besteak beste, Zuzendari Berri Onenaren Goya Saria. 2006an, berriro ZINE1 produktorarekin, “La sombra de nadie” suspenseko filmea egin zuen. Hortaz aparte, “La punta del faro” telesaila idatzi du eta oraintxe “Las huellas del agua” luzemetrailerako gidoiaren produkzioan lanetan ari da.
Oinarrizko filmegintza: La sombra de nadie (2006) ∙ Frío sol de invierno (2004) ∙ Jardines deshabitados (2000,Flb) ∙ El ángel de mármol (1995,Flb)