
Lluis Miñarro i Albero
Zinema ekoizle eta zuzendaria
(Bartzelona, 1949)
Bere ibilbide profesionala publizitatearen munduan hasi zuen, baina haren ikuspegiaren arabera: ‘mundu zoroa, presaz eta presioz vetea da’. 1995ean, zinema-ekoizpen independentearen arlora jo zuen, eta Isabel Coixeten Things I Never Told You (1996) filma ekoitzi zuen. Ondoren (2003 eta 2007 artean), M. Recha, Albert Serra eta J.L. Guerin bezalako zinemagileak ekoiztu zituen.
Zinemarekiko interesa askoz lehenago agertu zitzaion, diktadura garaian, 1967an, Arts eta Mirador zineklubak sortu zituen. Geroago, zinema-kritikara bideratu zuen bere jarduna (1970–1977), Destino eta Dirigido por… bezalako aldizkarietan idatziz. 1989an, bere ekoiztetxe propioa sortu zuen, Eddie Saeta, haren bidez, publizitate-lanak, musika-bideoak eta film luzeak ekoitzi zituen. Goian aipatutako ekoizpenak, bere ibilbidean honako hauek ere badaude: Apichatpong Weerasethakul-ekin egindako lana Uncle Boonmee Who Can Recall His Past Lives filmean (2010ean Cannesko Urrezko Palmondoa irabazi zuena), Lisandro Alonsorekin Liverpool filmean (2008an FICXixón jaialdian Film Onenaren saria jaso zuena), baita Manoel de Oliveira, Jose Mª Orbe, Agustí Vila, Naomi Kawase, Javier Tolentino eta Javier Rebollo zinemagileekin izandako lankidetzak ere, besteak beste.
Nazioarteko hamaika jaialditan epaimahaikide izan da. Halaber, PAC (Productors Audiovisuals de Catalunya), Espainiako Zinema Akademia (AACCE) eta Europako Zinema Akademia erakundeetako kidea da.
2009an, kameraren atzealdera igaro eta bi dokumental zuzendu zituen: Familystrip, lan ‘pertsonala’ (2010ean Fas-en proiektatua) eta Blow Horn(Indian budismoari buruzkoa). Hiru urte geroago, 101 (2012) film laburra egin zuen, Manoel de Oliveirari buruz; ondoren, fikziozko zinemara jauzi egin zuen Stella Cadente (2014) lanarekin. Haren hurrengo film luzeak, Love Me Not (2019), Salomeren mito biblikoari buruzko ikuspegi berezia eskaintzen du. Urte batzuk geroago, zuzendaritzara itzuli zen Emergency Exit (2025) filmarekin, zinemaren, antzezpenaren eta bizitzaren (baita heriotzaren ere) mundua arakatzen duen collage bat da hau.
Lluis Miñarro kulturaren defendatzaile (letra larriz) sutsua da, ikuslearen adimenean sinisten duena. Horregatik, beti jartzen du arreta zinema independentean eta haren sormen-ikuspegian.
Fasera bisitak:
2590 Saioa 2026/04/14 Emergency Exit / Locas del ático (flb)
2355 Saioa 2019/05/21 Love me not / Espedizio handia (flb)
2043 Saioa 2010/11/30 Familystrip
2010 Saioa 2010/01/26 Liverpool
Filmegintza: Emergency Exit (2025) · Vamps (flb. 2025) · Love Me Not (2019) · Escudella (flb. 2015) · Stella Cadente (2014) · 101 (flb. 2012) · Familystrip (2009) · Blow Horn (2009)


