Image-empty-state.png

Leonor Díaz Esteve

Zuzendari artistikoa

Chema García Ibarraren film guztien ikusmolde artistikoa landu du, artearen zuzendaritza, jantziak, castingaren aukeraketa, kokapen naturalak eta kontzeptu artistiko orokorra barne hartuz. David Pantaleón, Velasco Broca edo Marc Sempere bezalako zuzendarien filmen zuzendaritza artistikoaren arduraduna da. Zuzendari artistiko onenaren saria irabazi du ALCINEn (Alcala de Henaresko Zinema Jaialdia), zuzendaritza artistiko onenarena eta jantzi onenarena Cinepropio Jaialdian (Madril), zuzendaritza artistiko onenarena Getafeko Zinemaldian eta jantzi onenarena Medina del Campoko Zinema Astean.


Fasera bisitak:

2449 Saioa     22/2/2022   Espíritu sagrado / Hikikomori (flb)

Filmegintza: Canto cósmico. Niño de Elche (Dok, 2021), Ayudar al ojo humano (2017), Nuevo altar (flb,2017), Uranes (2013)