Jonás Trueba
Zinema zuzendari eta gidoigilea
Jonás Rodríguez Huete izenaz jaio bazen ere (Madril, 1980/81?) amonaren abizena hartu zuen, aitak (Fernandok) eta osabak (Davidek) egin zuten modu berean. Senidearen itzal luzea sahiesten ahaleginduko da Jonás, nahikoa lan, bere irudi propioa eman asmoz. Cero en conciencia (2000) film laburra egiteko, Jonas Groucho izena hartu zuen. Víctor García León-ek zuzendutako Más pena que gloria (2000) eta Vete de mí (2005) filmetan gidoilaria izan da harekin batera. Jonás-ek, aitarekin batera, gidoia sinatuko du El baile de la victoria (2009) filman. “Independentzia”, esan dezagun, eskuratzen du Todas las canciones hablan de mí zuzentzean 2010n. Urtebete beranduago bideoklip batzuk eta Miniaturas (MM) aurkezten ditu. 2013an idatzi zuen bere aurreneko eleberria, “Las ilusiones”. Bertatik hartu zituen Los ilusos (2013), haren bigarren film luzearen oinarriak. Ildo berekoa da “Erbesteratu erromantikoak” (Los exiliados románticos, 2015), Malagako Festivalean Epaikideen Zilarrezko Sari Berezia lortu zuena.
Uda ostean, azkenik, banatzaileek eta film aretoen arduradunek estrenatzeko erabakia hartuko dute (2015/09/17). Luzerako Zinema!
Oinarrizko filmegintza: Los exiliados románticos (2015) ∙ Los ilusos (2013) ∙ Todas las canciones hablan de mí (2010) ∙ Cero en conciencia (Jonas Groucho izenpean,2000,Flb)