Image-empty-state.png

Jesús Mª Palacios

Argazki-zuzendaria eta zuzendaria

Jesús Mª Palacios (Donostia, 1980). Ikus-entzunezko Komunikazioan eta Humanitateetan lizentziatua Salamancako Unibertsitatean. Donostiara itzuli ostean, kamera operatzaile gisa aritu zen lanean hainbat ekoizpen-etxetan. Burutu gabeko zenbait proiekturen batzuen ondoren, Bartzelonara joan zen 2009an Sorkuntza Dokumentalen masterra egitera. Han argazki zuzendari gisa aritu zen lagunen proiektuetan, eta bertantxe egin zuen lehenengo dokumentala ere: “Figura amb Paisatge”. Kataluniako TV3 telebista-kateak eman zuen, eta hainbat zinema-jaialditarako aukeratu zuten. “Etxe Hutsa” bigarren lana du.

Filmegintza: Casa Vacía (gidoigilea,2012) · Figura amb Paisatge (2011)