Image-empty-state.png

Ivan Miñambres Urquijo

Ekoizlea

Iván Miñambres Urquijo. (Portugalete. 1984)


Publizitatearen sektorean lan egin zuen 2009an UniKo sortu arte (gaur egun CEO), animazioan espezializatutako ekoizlea, eta harekin ekoitzi zuen bere lehen film laburra, “Birdboy”, Alberto Vazquezek zuzendua. Ordutik 11 film labur, 2 film luze ekoitzi ditu eta Adidas, BBVA, Skôda, Iberdrola, Carrefour edo Leroy Merlin bezalako bezeroentzat lan egin du.


Bere hiru lan saritu ditu Shorts from Spain katalogo ospetsuak. Sari garrantzitsuak lortu ditu, besteak beste, hiru Goya Sari “Birdboy”, “Decorado” eta “Psiconautas”, edo Annecyko Nazioarteko Animazio Jaialdiko Epaimahaiaren Sari Nagusia, “Homeless Home” film laburragatik.


Bere lanek 300 sari baino gehiago eta 2.000 selekzio baino gehiago dituzte Berlin, Cannes, Toronto, Chicago, Annecy edo Clermont-Ferrand bezalako jaialdietan.


Fasera bisitak:

2457 Saioa   26/04/2022     Titane / Homeless Home (flb)

2246 Saioa   03/05/2016     Los exiliados románticos / Viaje a pies (flb)

Filmegintza (ekoizlea): Nacer (flb, ani 2021), Loop (flb, ani 2021), Homeless Home (flb, ani 2020), Sangre de Unicornio (flb, ani 2013), Birdboy (flb, ani 2011)