Itziar Manero
Aktorea, antzerki zuzendaria eta ekoizlea
(Bilbo. 1995)
17 urterekin hasten du bere heziketa artistikoa BAIn (Bizkaiko Antzerkia Ikastegia) 4 urtez. 2016an, Madrilera ‘migratzen’ zu, Escuela Nave 73-n (2016-2018) prestakuntza eszenikoa garatzeko.
Bi urte geroago, Itsaso Aranarekin (La Tristura konpainia) harremanetan jarri zen ‘sorkuntza eszenikoko laborategian’, antzerki alternatiboko SURGE jaialdiaren barruan (Madril). 2018 horretan ere Sleepwalk Collective Konpainiarekin parte hartzen du (sorkuntza eszenikoko laborategia), 2019ra arte.
Antzerki-ibilbide horren ondoren, Zinema eta Telebistarako Interpretazio Diplomatura egitea erabaki zuen (Central de Cine, 2019-2020).
2022an Días mejores telesailean hasi zen lanean, Belenen pertsonaian (gaur egun arte antenan egon da, bi denboralditan 14 atal).
2023 hau urte emankorra da (zinema eta telebista), Itsaso Aranaren Las chicas están bien filmean estreinaldia egin du protagonista gisa (partekatua). Gainera, Las tierras del cielo (Pablo García Canga) filmean, (R)ojo por (R)ojo(Lucía Aparici) film laburrean parte hartzen ditu, El internado: Las cumbreseta Itxaso serieetan baita ere.
Eta azpimarratzekoa da gaur egun ere ‘Memoria’ antzezlanarekin (zuzendaria eta ekoizlea) jarraitzen duela, 2022an BAD jaialdian (Bilbao Antzerkia eta Dantza) estreinatu zuena.
Fasera bisitak:
2523 Saioa 2024/04/16 Las tierras del cielo / Canción amarga (flb)
2507 Saioa 2023/11/28 Las chicas están bien
Filmegintza: (R)ojo por (Rojo) (flb. 2023), Las chicas están bien (2023), Días mejores (serie tv. 2022-2023)