top of page
Image-empty-state.png

Gabriel Azorín

Zinema zuzendaria

(Hellín, Albacete, 1981) 


ECAMen (Madril) Zuzendaritzako titulua lortu zuen, eta graduondoko ikasketak egin zituen Elías Querejeta Zine Eskolan (Donostia). 2009an, ‘lacasinegra’ kolektiboko kide egin zen; talde hori kritikara, ikerketa intelektualera eta sorkuntza artistikora bideratuta dago, eta mugak gainditzen ditu irudia lantzeko moduan. Gidoilari eta zuzendari gisa Los galgos (2011) film laburrarekin egin zuen debuta; hiru urte geroago, El buen amor film laburra egin zuen. Ondorengo lanen artean daude Pas à Genève film luzea (2014, lacasinegra kolektiboarekin -Elena López Rierarekin batera-), Mañana vendrá la bala film laburra (2015) eta Los mutantes film ertaina (2016). Hamarkada honetan, El ruido del universo (flb. 2022), eta Anoche conquisté Tebas (2025) filmarekin egin zuen debuta film luzeen arloan, lan hori Veneziako, Valladolideko eta Tesalonikako zinemaldietan proiektatu da, eta sari bat irabazi zuen Belforten (Frantzia). Haren lana hainbat zinemalditan aurkeztu da, hala nola Zinemaldian edo ZINEBIn. Gabrielek ekoizpen-lanak ere egiten ditu, eta aholkulari artistiko zein tutore gisa aritzen da Akademiarentzat eta ECAMentzat, horrez gain, tailerrak ematen ditu Tabakaleran (Donostia) eta hainbat unibertsitatetan.

Filmegintza: Anoche conquisté Tebas (2025), Los mutantes (2016), Mañana vendrá la bala (flb. 2015), El Buen Amor (flb. 2014), Los galgos (flb. 2011)

Contacto: Jorge Barrio

Sede social y biblioteca: San Nicolás de Olabeaga, 33 2º

Tfno.: 618 31 84 31

Mail: info@cineclubfas.com

Lugar de proyecciones:

Salón Indautxu (Plaza Indautxu s/n)

Patrocinan

Diputación Bizkaia logo
Ayuntamiento Bilbao logo
bottom of page