top of page
Image-empty-state.png

David Ontoria López

Gidoilaria, zuzendaria, argazki-zuzendaria eta zinema kritikaria

(Bilbao 1992)


Gaztetatik erakutsi zuen arteekiko interes handia, eta grina hori idazkuntzara, musika-konposiziora eta zinemara bideratu zuen. Arte Ederrak (Euskal Herriko Unibertsitatean/EHU) eta gidoigintza ikasi zituen. Garai horretan, amateur mailako hainbat film labur egin zituen.


2012an, Cinempatía aldizkari digitalean zinema-kritikak idazten hasi zen, eta, ondoren, Cactus eta Aux Magazine argitalpenetarako idazle eta zinema-kritikari gisa lan egin zuen. Era berean, hainbat zinema-jaialditan aurkezle eta ekitaldi-bideratzaile gisa parte hartu zuen. 2015ean, Anima Eskolan (Erandio) irakasle aritu zen, eta 2016an, Fas zineklubeko bazkide egin zen.


2018an, bere lehen film labur ‘profesionala’, Tactoidatzi eta zuzendu zuen, lana Zinegoak·2019 jaialdian estreinatu zen. Bi urte geroago, bigarren lana, Ahí fuera (2020) idatzi eta zuzendu zuen, eta FANT·26 jaialdian estreinatu zen. Hurrengo film laburra Conguito (2022) izan zen, Azalak Elkartearen babesa izan zuen, eta hainbat jaialditan eman zuten. 2026ko maiatzean, laugarren film laburra Aziza y el último hombre bueno(2025) estreinatu zuen FANT·32 jaialdian.


Halaber, Siriusly punk-rock taldearentzat eta Nashville Train southern rock taldearentzat bideoklipak zuzendu ditu, eta argazki-zuzendari gisa aritu da film labur hauetan: Amaya Marcaidaren El doctor Tarantonga (2023), Lorenzo Damiánen Canción amarga (2023), Aitor Molinaren Hariaren amaiera (2024), eta Ander Iruretagoienaren Utzi joaten (2025).


Fasera bisitak:

Film propioak aurkezten:

2513 Saioa     2024/01/23   Venceremos / Conguito (flb)

2439 Saioa     2021/11/23   Zombi Child / Ahí fuera (flb)

2344 Saioa     2019/02/19   Les garçons sauvages / Tacto (flb)

Beste film batzuk aurkezten:

Saioak: 2601, 2588, 2546, 2537, 2486, 2461, 2352, 2321, 2298, 2276, 2267, 2241, 2205 (03/12015)

Filmegintza: Aziza y el último hombre bueno (flb. 2025), Conguito (flb. 2022), Ahí Fuera (flb. 2020), Tacto (flb. 2019)

Contacto: Jorge Barrio

Sede social y biblioteca: San Nicolás de Olabeaga, 33 2º

Tfno.: 618 31 84 31

Mail: info@cineclubfas.com

Lugar de proyecciones:

Salón Indautxu (Plaza Indautxu s/n)

Patrocinan

Diputación Bizkaia logo
Ayuntamiento Bilbao logo
bottom of page