Daniela Fejerman
Zinema zuzendari eta gidoigilea
Daniela Féjerman (Argentina, 1964), Psikologian lizentziatua, antzezlanak eta telebistarako gidoiak idazten hasi zen. Espainiara iristean, Inés París-ekin elkartu eta zuzendaritzan eta gidoigintzan hasi zen A mí quién me manda meterme en esto (1997) eta Vamos a dejarlo (1999) film labur komikoak sortuz. Luzemetraietara saltoa gidoigile bezala eman zuen Patricia Ferreiraren Sé quién eres filmarekin.
Bi urte beranduago generoz aldatuko du eta Inés París-ekin bueltatuko da harekin batera zuzentzeko eta gidoigile gisa lan egiteko A mi madre le gustan las mujeres (2002) filmean, (Goya sarietan nominazio izan zituen eta urte horretan Fas zineklubean eman zen Inés París-ek aurkeztua). Beste bi luzemetrai egin zituen eta telebistarako telesail batzuk Adopzioa (2015) egin baino lehen. Azkeneko hori Alejo Flah-rekin (Buenos Aires, 1977) egindako gidoi bat da, esperientzi pertsonal batean oinarritua.
Hirugarren luzemetraia 7 minutu (2009) izan zen eta Ángeles González- Sinde-rekin konpartitu zuen gidoia, Marta Etura (Donostia, 1978) protagonista zelarik. AdopzioaLituanian filmatua izan zen, katalanez eta gaztelaniaz. Espainian kritika bikainak izan zituen FIC-CAT-en zuzendari onenaren saria irabaziz. Gaudí Catalunya Akademiako sarietan lau nominazio izan zituen, kritika eta ekoizlen sarietara ere, zuzendaritza zinematografiko, gidoigintza eta interpretazio irakasle bilakatu da hurrengo zentroetan: ECAM, Carolina Fundazioan, Ibermedian, Carlos IIIn, SGAEn, Central de Cine-n eta Unir-en, beste batzuen artean.
Oinarrizko filmegintza: La adopción (2015) ∙ Siete minutos (2009) · Semen, una historia de amor (2005) · A mi madre le gustan las mujeres (2002) · Vamos a dejarlo (1999,Flb) · A mí quién me manda meterme en esto (1997,Flb)