top of page
Daniel Castro
Zinema gidoigile eta zuzendaria
Daniel Castro (1972-03-10 Iruñean jaioa) Informazio Zientzietan lizentziatua da Nafarroako Unibertsitatean eta Madrileko Zinema eta Ikus-entzunezkoaren Eskolak (ECAM) tituluduna da 1998. urtean. Filmen gidoietan hartu du parte, hala nola, “La habitación de Elías” (Emma Tusell, 2006), “El final de la noche” (Patxi Barco, 2003), “Mi casa es tu casa” (Miguel Álvarez, 2001) edo “Algunas chicas doblan las piernas cuando hablan” (Ana Díez, 2000), baita hainbat telesailetan ere. Zuzendari gisa, “Sutura” (2003), “After Shave” (2006), “75 metros” (2009) eta “3 segundos” film laburrak zuzendu ditu, “Ilusión” film luzea egitera ausartu zen arte.
Oinarrizko filmegintza: Ilusión (2013) ∙ 75 metros (2009,Flb) ∙ After Shave (2007,Flb) ∙ Sutura (2003,Flb)
bottom of page