top of page
Image-empty-state.png

Aritz Bilbao Gorostidi

Argazki zuzendaria eta kamera laguntzailea

(Bilbo. 1990)


Zinematografia ikasketak hasi zituen IMVAL-Estudios Audiovisuales erakundean (Deustu, Bilbo. 2008-2009): Postprodukzioa, infografia eta sormena (zine-telebista), baita After Effects ere. Geroago, ESCIVI-Escuela de Cine y Video-n jarraitu zuen (Andoain. 2009-2011), zinema, ikus-entzunezko eta ikuskizunetako errealizadore gisa. Eta 2011tik 2013ra argazki zuzendaritzan espezializatu zen KINEMA-Escuela de Cine (Bilbo) erakundean.


2009tik aurrera film labur eta luzeen filmaketetan parte hartzen hasi zen. Lander Otaolarekin Europa(flb), Galdetzailea/Preguntador (flb. 2013) eta Footing (flb. 2014) zuzentzen ditu. Iñaki Reyna, Javi Arriaga, Kepa Sojo edo Norma Vilarekin argazki zuzendari gisa lan egiteaz gain, ASPIERS (2016) edo GO!AZEN 6.0 (2019) telebistarako.


2010ean Arriya-n (Alberto Gorritiberea) zuzendari laguntzaile gisa lan egin zuen eta urtebete geroago Úbiqa-n parte hartu zuen (edukiak ekoizteko eta narratiba digital berriak sortzeko komunikazio sozialeko proiektuak diseinatu eta garatzen dituen kolektiboa: audioa, bideoa edo argazkigintza).


Kameralari laguntzaile gisa Anomalo-an lan egin du (flb. Aitor Gutiérrez. 2014), Un otoño sin Berlín (Lara Izagirre. 2015), Jesusmari andrea (flb. Aitor Arenas. 2015), El Ataúd de cristal (Haritz Zubillaga. 2016), La tercera ley de Newton (Jorge Barrio. 2017), Gasteiz, martxoak 3 (Víctor Cabaco. 2018), Hotzean garbitu (flb. Marta Teijeira, Maddi barrenetxea. 2018), El hoyo (Galder Gaztelu-Urritia. 2019), La pequeña Suiza (Kepa Sojo. 2019) edo Nora (Lara Izagirre. 2020).


Fasera bisitak:

2210 Saioa     2015/04/28   Footing (flb) + 6 film labur (III. Aitzol Aramaio Saioa / II. KORTeN!)

bottom of page