top of page
Image-empty-state.png

Ado (Adolfo) Arrieta

Zinema zuzendaria

Ado (Adolpho) Arrieta (Madril, 1942), gaztetan Parisera 1967) joan zen giro artistiko egokiago baten bila. Filosofian eta margoketan hasita izan arren, berehala sortu zitzaion zinemarako bokazioa, bere disziplina artistikoan bihurtuz.


1965ean eta 1966an zinema independiente eta esperimentala egiten hasi zen “El crimen de la pirindola” eta “Imitación del ángel” filmekin. Parisera heldu zenean, 68ko Maiatza pil pilean zegoelarik, bete betean sartuko da zurrunbilo artistikoan eta “Le jouet criminel” (1969) filmarekin trilogia itxi zuen. “Le châteaux de Pointilly” (1972) bere lehenengo luzemetraia izan zen eta Marguerite Duras-ek hurrengo hitzak esan zituen: “Arriettak erabilitako materiala biluztua, gardena, hutsa, laudagarria da. Ez da ezer ikusten, dena ikusten den bitartean; ez da ezer ulertzen, dena ulertzen dugun bitartean”. Agian Duras-ek dioenak lagunduko digu Arrietaren lan underground-a ulertzen. Bere araketa bisualan topatu dezakegu Jean Cocteau-ren poesiarekin zuen lotura.


Fasera bisitak:

2312 Saioa     2021-03-23   La belle dormant

Oinarrizko filmegintza: Belle Dormant (2016) · Vacanza permanente (2006, Flb) ∙ Narciso (2004, Flb) ∙ Merlín (1991) ∙ Delirios de amor (1989, TV) ∙ Grenouilles (1983) ∙ Flammes (1978) ∙ Tam Tam (1976) ∙ Les intrigues de Sylvia Couski (1974) ∙ Le château de Pointilly (1972) ∙ Le jouet criminel (1969, Flb) ∙ Imitación del ángel (1966, Flb) · El crimen de la pirindola (1965, Flb)

bottom of page