top of page
Image-empty-state.png

Ángel Sandimas Mezquiriz

Digital eta bideomapping artista

(Iruña. 1969)


Barnetegi sortzaileko eta aerografiako espezialista lanetan hasten da, eta ikus-entzunezkoen sektorera igaro da Animazio Digitalean espezializatutako errealizadore gisa.


Ondoren, CGIn (ordenagailuz sortutako irudiak/Computer Generated Imagery) trebatzen da Madrilen, Buscando el declive polar film laburraren efektu digitalen edizioarekin batera. Museo eta multimedia ikuskizunetarako ere hasi zen lanean. Hori dela eta, efektu berezien eta arkeologia digitalaren birsorkuntzak egin ditu museoetarako, hala nola Irungo Oiasso Erromanizazioaren Museorako edo Legazpiko Aurreindustrializazioaren Museorako, besteak beste.


Freelance gisa, 3Dko musika-bideoetan parte hartzen ditu: Ladytron, The Planets, MUM eta beste talde batzuk.


Bere debuta animaziozko zineman Gernika(Ángel Sandimas. 2012), J.L. Zumetaren (Angelen bizilagun eta laguna) pintura lanean oinarritua, Mikel Laboaren musikarekin. Giza Eskubideen X. Zinema Erakusketan estreinatu zen (Donostia. 2012), bonbardaketaren 75. urteurrena dela eta. Baita ere, ZINEBIn (Bilbo), CORTADAn (Gasteiz) eta urtebete geroago Fas zineklubean (Gernika saio berezia) ere proiektatu zen.


Gaur egun, zinemarako efektu berezietan freelance gisa egiten duen lana bideomapping sorkuntzan duen esperientziarekin uztartzen du. Lan hori tokiko, estatuko edo nazioarteko mailan egiten du.


Fasera bisitak:

2134 Saioa     2013/04/23 Cesare debe morire / Gernika (flb)

bottom of page