Santos Zunzunegui Díez
Idazlea, gidoilaria eta zinema-historialaria
(Bilbo. 1947)
Idazlea, gidoilaria eta zinema-historialaria. Zuzenbidean eta Ekonomian lizentziatua (Deustoko Uni.). Zinemarekiko duen interesak Irudiaren Teorian katedradun izatera eraman zuen Kazetaritza Fakultatean (Informazio Zientziak/Ikus-entzunezko Komunikazioa, EHU. Dekanoa 1992-1995). Irakasle izateaz gain, hainbat komunikabidetarako kritika zinematografikoa garatu du. Gidoiak egin ditu: “Contactos” (1970), “Tres, diez” (1983), “Camino de hierro y agua” (1984), eta “Bolívar, hijo de Vizcaya” (1987), besteak beste. Bere jarduera bibliografikoa, gidoi zinematografikoez gain, saiakeraren eta kazetaritza-artikuluen artean mugitu da. Bere saiakerak: ‘Irudiaren teoria eta zinemaren analisia' (1983), ‘Euzkadi, Teodoro Ernandorenaren film bat', ‘El cine en el País Vasco '(1985) edo ‘Robert Bresson' (2001), beste askoren artean.
Fasera bisitak:
777 Saioa 1972/04/04