Image-empty-state.png

Ying

Urrun geratu da Sorgo rojo (1987); orain Yimou-k zinema fantastikora jotzen du, ‘Wuxia’ deritzon estilora (borroka arteak).


Errege zapaltzaile baten gobernuaren mende dagoen inguru batean, ezkutuan bizitzera kondenatutako gerlari baten istorioa erakusten du. Itzalean iraun dezake bizirik. Askotariko

istorioen trama bat da, heroi eta printzesena, traizioena, guduena eta abarrena, eta haien bitartez Erdi Aroko Txinako botere borrokak kontatzen ditu; hala, maitasuna, ohorea,

epika, intimitatea eta horrelako kontzeptuetan sakontzen du.


Irudi ederrek borroka bakoitza dantza baten eran aurkezten dute argazki harrigarriekin batera; pertsonaiak grisean ageri dira, eta paleta kromatiko murriztua gorde da aurpegientzat eta, noizean behin, suarentzat eta isuritako odolarentzat.

2362 SAIOA - 2019/10/8
YING · Txina · 2018 · 116 min.
Zuz.: Zhang Yimou · G.: Zhang Yimou, Wei Li · Musika: Lao Zai · Argazki: Xiaoding Zhao · Akt.: Deng Chao, Sun Li, Ryan Zheng, Guan Xiaotong, Wang Qianyuan, Wang Jingchun, Hu Jun