Werckmeister harmóniák
Gonb.: Iñigo Ongay, filosofoa
Béla Tarr (Pécs, Hungaria, 1955eko uztailaren 21a) film zuzendari eta gidoigilea da. Zinemagintzan, 16 urte zituela hasi zen amateur lanak dokumentalak egiten. Lan hauek, Béla Belázs Studioetara hurbildu zuen Tarr, eta 1977an Családi tűzfészek (Family Nest) egin zuen bertan, 22 urterekin. 1984an Őszi almanach (Almanac of Fall) sortu ondoren, László Krasznahorkai nobelagilearekin lanean hasi zen (ordurarte berak idazten zituen pelikulak), eta 1988an Kárhozat (Dammation) aurkeztu zuten. Krasznahorkai beraren Sátántangó nobela epikoaren egokitze lana ere orduan hasi zuten, eta zazpi urte beranduago 1994ean harrera oso onarekin hartu zuten mundu osoko kritikoek 415 minututako filma. 1995ean Journey on the Plain sortu eta gero, isilpean egon zen 2000. urtean Werckmeister
Harmóniák (Werckmeister Harmonies) aurkeztu zuen arte. 2011n harritu gintuen guztioi Berlinen Zinemaldian A torinói ló filmekin, bere azken lana.