Image-empty-state.png

Vortex

Gonb.: Jon López (Fas)


Gaspar Noe frantses argentinarrak eskaintza batekin harten du, 'garunak bihotzak baino lehen desegiten hasten diren horientzat guztientzat', eta Parisen bizi diren adineko bi lagunen istorioa aurkeztuko digu; gaixo daude, gizonak bihotzeko gaitza du eta andreak Alzheimerren gaitza. Biek ikusi zuten barrenetik 68ko maiatza, eta bizimodu profesional interesgarriak izan zituzten, baina zahartzaroa errukirik gabe iristen da. Gaiak, zalantzarik gabe, Hanekeren "Amour" gogorarazten du (2012koa), baina egileak zahartzaroaz duen ikuspegi pertsonal bat da, amaren heriotzan inspiratua. Erritmo lasaia darabil, eta tentsioa sorrarazten du ikuslearengan. Une batzuetan, ia dokumentalaren eitea hartzen du.


Maila formalean ukitu desberdin batzuk ditu; deigarriena, pantaila bitan zatitua erakusten digula, dagoeneko erabilia "Lux AEterna" filmean (2019). Hala, alde bakoitzak protagonistetako bat dauka.

Beti itxaropen puntu batekin. 2021eko Cannesko zinemalditik pasatzean, esan zuten 'zintzoa eta espero ez bezain polita' dela.

2466 SAIOA - 2022/10/04

VORTEX · Frantzia/Belgika/Monako · 2021 · 142  min

Zuz.: Gaspar Noé · G.: Gaspar Noé · Arg.: Benoît Debie  · Akt.: Dario Argento, Françoise Lebrun, Alex Lutz, Kylian Dheret,  Kamel Benchemekh, Joël Clabault