Image-empty-state.png

Voices In The Wind

Tour D’A-rekin elkarlanean saioa


Izen hori du, erromesaldi bitxi bategatik. Otsuchin (2011ko tsunamiak hondaturiko herrian), linearik gabeko telefono kabina bat dago, eta hara egiten dute erromesaldia. “Haizearen telefonoa” esaten diote; bertan, senideak galdu zituztenek haiekin hitz egin dezakete azken agurra egiteko.


Haru neska Otsuchin bizi izan zen gurasoak eta anaia txikia galdu zituen arte. Haren familia inoiz ez zuten aurkitu. Hiroshimara bizitzera joan zen izeba batekin, eta orain 17 urterekin, Japonia zeharkatzea erabakitzen du bere lehengo etxea ikustera joateko. Bidean, berearen moduko tragediak izan dituzten lagunak topatuko ditu, eta elkartasuna aurkituko du haiengan.


Nobela baten egokitzapena da film hau. Zuzendariak elkarrizketa gutxiko narratiba egitea hautatu du; eszenak, berriz, luzeak dira, eta protagonistak bere buruari galdetzen dio nola bizi daitekeen pena hori gainetik kendu ezin duela.


2426 SAIOA 18/5/2021
Japonia - 2020 - 139 m.
Zuz.: Nobuhiro Suwa - G.: Kyôko Inukai, Nobuhiro Suwa - Arg.: Takahiro Haibara - Akt.: Shoko Ikezu, Serena Motola, Toshiyuki Nishida, Hidetoshi Nishijima