top of page
Image-empty-state.png

Va, vis et déviens

Izenburu osoa beste bat da: “Va, vis et déviens”: “Zoaz, bizi, eta hel zaitez izatera”. Hirugarren aditz honek beste biei eransten diena ez da espainierazko bertsioan ageri: “¡Vete y vive!”. Baina, hirugarren aditz horretan datza dramaren gakoa.


Salomon erregea eta Etiopiako Saba erregina elkartu egin ziren, eta tradizioak haien ondorengotzat dauzka Etiopiako “falashas” judutar erlijiokoak. Mila urte baino gehiago eutsi diote euren erlijioari, eta beltzak dira. Eta zinezko judutar guztiek legez, promestutako lurraldera itzuli nahi dute. Protagonista ume bat da, katolikoa, ez falasha. Baina, bizirik irauteko bide bakarra ikusten du bere amak, judutzat har dezala jende guztiak. Horrela baliteke ez hiltzea, zeren horixe da datorkiona errefuxiatu- landetako bizimodu latza uzten ez badu. Bera kristaua da, baina judutarren portaera izan behar du besteen aurrean. Borroka moral hau filmaren ardatza da, baita protagonistaren bizitza osoaren ardatza ere.

2096 SAIOA - 2012/4/17 VA, VIS ET DÉVIENS · Frantzia/Israel ∙ 2005 ∙ 140 min. Zuz.: Radu Mihaileanu ∙ G.: Radu Mihaileanu eta Alain-Michel Blanc ∙ Arg.: Rémy Chevrin ∙ Mnt.: Ludo Troch ∙ M.: Armand Amar ∙ Eko.: Denis Carot, Marie Masmonteil eta Radu Mihaileanu ∙ Akt.: Yaël Abecassis, Roschdy Zem, Moshe Agazai, Moshe Abebe

Harremanetarako: Jorge Barrio

Administrazioaren eta liburutegiaren helbidea:

San Nikolas de Olabeaga kalea, 33, 2º

618 31 84 31  -  info@cineclubfas.com

Proiekzio Aretoa:

Indautxu Aretoa (Indautxu Plaza z/g)

Babesten dute

Diputación Bizkaia horizontal.png
ayuntamiento-bilbao-logo-vector-reducido
bottom of page