top of page
Image-empty-state.png

Urte berri on, amona!

ZINEBI-rekin elkarlanean saioa


Proiekzioa Campos antzokian (Cúpula aretoan)

Emanaldia amaitzean, Los fastuosos de la ribera taldeak rythm & blues kontzertua eskainiko du.


Komedia beltza da “Urte berri on, amona!”, Mari, amona berezi samarra zaindu behar duen familiaren gatazkak azaltzen dituena. Mari amonak Maritxu bere alabaren arreta osoa bereganatzen du; beraz, Joxemarik –Mariren suhia eta Maritxuren senarra– amaginarreba zaharren egoitza batean sartzea erabakiko du. Joxemarik bere emaztea ohartu gabe egin beharko du hori, Kintxo bere suhiaren laguntzaz. Hasiera batean lan erraza dirudiena, amonaren izaera dela-eta, ustekabeko egoerak sortuko dituen abentura bihurtuko da. Gatazka umorea baliatuta azaltzen du zuzendariak, baina hainbat gairi buruzko hausnarketa ere proposatzen digu; besteak beste, bakardadeari beldurra, balioen galera, norberekoikeria eta familiaren desegituraketa ditu hizpide.

2113 SAIOA - 2012/11/13 URTE BERRI ON, AMONA! · Euskadi ∙ 2011 ∙ 107 min. Zuz.: Telmo Esnal ∙ G.: Telmo Esnal eta Asier Altuna ∙ Arg.: Javi Agirre Erauso ∙ Mnt.: Raúl López ∙ M.: Javi P3z ∙ Eko.: Xabier Berzosa, Iñigo Obeso eta Iñaki Gómez ∙ Akt.: Montserrat Carulla, Josean Bengoetxea, Nagore Aranburu, Kontxu Odriozola, Pedro Otaegi

Contacto: Jorge Barrio

Sede social y biblioteca: San Nicolás de Olabeaga, 33 2º

Tfno.: 618 31 84 31

Mail: info@cineclubfas.com

Lugar de proyecciones:

Salón Indautxu (Plaza Indautxu s/n)

Patrocinan

Diputación Bizkaia horizontal.png
ayuntamiento-bilbao-logo-vector-reducido
bottom of page