top of page
Image-empty-state.png

Urrezko eraztuna (flb)

Saioa eta solasaldia aurkezteko, Jon Garaño zuzendaria eta Unai Guerra Urrezko eraztunaren grafismo arduraduna izango ditugu.


«Aitak itsasoan galdu zuen ezkontzako eraztuna. Marinel guztiek bezala, kendu egiten zuen hatzetik eta lepokoan jarri, sarea largatzean hatza gal ez zezan.


Handik marea batzuetara izebak, legatz batzuk garbitzen ari zelarik, urrezko eraztun bat aurkitu zuen arrainetako baten sabelean.


Eraztuna garbitu, eta grabatuta zituen letra eta zenbakiei jarri zien arreta. Gezurra zirudien arren, gurasoen ezkontza eguna ematen zuten aditzera datak eta inizialek. Itxura guztien arabera, aitak berak harrapatu zuen eraztuna jan zion legatz hura. Itsasorik zabalenean.


Udako gau bareak barruko haizea dakar eta oroitzapenak.


Kasualitateak orbita zabal-zabaleko planetak direla otu zait zeruari begira. Behin edo behin ageri dira bakarrik. Eraztunarena kasualitate handiegia da. Baina ez du axola. Inportanteena orain hauxe da: urte askoan eraztunaren istorio hori sinesgarri egin zitzaiela gure haur adimen txikiei.


Gauez, itsasoak legatz baten distira du. Izarrek salto egiten dute ezkaten antzera». Urrezko eraztuna, Kirmen Uribe

2101 SAIOA - 2012/5/15 URREZKO ERAZTUNA · Euskadi ∙ 2011 ∙ 7 min. Zuz.: Jon Garaño ∙ G.: Kirmen Uribe ∙ Arg.: Javi Agirre Erauso ∙ Mnt.: Jon Garaño ∙ M.: Mikel Urdangarin ∙ Ani.: Kote Kamacho ∙ Eko.: Jose Mari Goenaga eta Moriarti Produkzioak ∙ Akt.: Alaitz Eguren, Kepa Errasti

Contacto: Jorge Barrio

Sede social y biblioteca: San Nicolás de Olabeaga, 33 2º

Tfno.: 618 31 84 31

Mail: info@cineclubfas.com

Lugar de proyecciones:

Salón Indautxu (Plaza Indautxu s/n)

Patrocinan

Diputación Bizkaia horizontal.png
ayuntamiento-bilbao-logo-vector-reducido
bottom of page