Un poco de chocolate
Txokolate apur bat 2008. urtean eginiko filma da. Aitzol Aramaiok grabatu zuen Algortako Portu Zaharrean, Bilbon eta Gorlizen. Filma Unai Elorriagaren ‘SPrako tranbia’ eleberrian oinarrituta dago.
Euskal Herriko herri txiki batean Lucas (Hector Alterio) eta Maria (Julieta Serrano) neba‐arrebak adinekoak dira dagoeneko, eta urte askotako oroitzapenekin bizi dira etxean. Badakite lehenago ala beranduago, batak besteak baino lehenago, azken bidaia egin beharko dutela. Marcos (Daniel Brühl) eta Roma (Barbara Goenaga) bikote gaztea ezagutzen dute. Neska erizaina da eta leihoak margotzen ditu logelako hormetan, gelako ikuspegiak edertzeko. Marcos galduta dabil, akordeoiari eta galdera pilo bati helduta. Ez dakite noiz, baina patuak batu egingo ditu denak. Zaharren bizimoduak gazteengan izango du eragina.