top of page
Image-empty-state.png

Toivon tuolla puolen

Mugarik gabeko Ekonomilariak eta Ekonomisten Euskal Elkargoa-rekin elkarlanean emanaldia


+ KORTeN! (11) Ab alio, Iñigo Royo / Iñigo Fdz. Ostolaza, EH, 2017, 9’ (D-F)


Aki Kaurismaki (Orimattila, Finlandia 1957) zinemagilearen azken filma da, eta sari asko jaso zuen 2017an, Berlin eta Donostiako jaialdietan, esaterako.


Bi pertsonaiaren interkonektatutako istorioetan murgiltzen gaitu filmak: alde batetik, Khaled dugu, Finlandian asilo bila dabilen siriar errefuxiatu gaztea; eta, bestetik, Wikstrom dugu, 50 urtetik gorako finlandiarra, alkandora-saltzailea. Emaztea utzi ondoren, bizitzan helburu berriak bilatzen ari da Wikstrom, eta jatetxe oso berezi bat transferentziaz hartzea erabakiko du.


Pertsonaien dramaz ari da Kaurismakiren filma, ohikoa duen eta oso jarmushiarra den patxadaz.Patxada forman; horrek ez du esan nahi sakonean utzikeriarik dagoenik.Rock and roll suabe baten erritmora, pertsonaien drama ikuslearen aurretik pasatzen doa, mantso baina itzulezin, zerbait txarra pasatu behar badu pasatuko delako ziurtasunarekin.


Elkarri lagunduz gainditzen dituzte pertsonaiek beraien unean uneko arazoak, ekintza txikiekin, hala nola mugikorra lagatzea eta dei bat egitea, batzuetan zigarro bat ematea edo xurgagailua deskonektatzea, eta beste batzuetan lo egiteko lekua uztea. Horrela jokatzen du ‘jendeonak’, jarrera anarkikoz, ez baita erakundeen laguntzarik espero.

2336 SAIOA - 2018/12/11 TOIVON TUOLLA PUOLEN · Finlandia/Alemania · 2017 · 98 min. Zuz.: Aki Kaurismäki - G.: Aki Kaurismäki · Arg.: Timo Salminen · Mnt.: Samu Heikkil · Eko.: Sputnik - M.: (grab) Petri Majuri, Tero Malmberg, Jyri Riikonen · Akt.: Sakari Kuosmanen, Sherwan Haji, Kati Outinen, Tommi Korpela, Janne Hyytiäinen, Ilkka Koivula, Kaija Pakarinen, Nuppu Koivu, Tuomari Nurmio, Niroz Haji

Harremanetarako: Jorge Barrio

Administrazioaren eta liburutegiaren helbidea:

San Nikolas de Olabeaga kalea, 33, 2º

618 31 84 31  -  info@cineclubfas.com

Proiekzio Aretoa:

Indautxu Aretoa (Indautxu Plaza z/g)

Babesten dute

Diputación Bizkaia horizontal.png
ayuntamiento-bilbao-logo-vector-reducido
bottom of page