To vlemma tou Odyssea
Gran Premio del Jurado y Premio Fipresci de la Crítica Internacional en el Festival de Cannes 1995
Greziako zazpigarren artearen adierazle garrantzitsuena hil da: Theo Angelópulos zinema-zuzendaria (Atenas, 1935-2012). Motor batek harrapatuta hil da Atenasen, bere azken zintarako kokalekuak bilatzen ari zenean. Angelópoulos Atenasen ikasi zuen zuzenbidea eta gero Parisera joan zen zinema ikastera. Greziara bueltatzean tokian-tokiko zinemakritiko moduan egin zuen lan, baina Batzorde militarrak egunkaria itxi eta 1967an boterea hartu zuen Grezian. Diktadurapean, 1970ean, “Reconstrucción” lehen lan luzea egin zuen. 1975ean.
Grezia demokraziapean zegoela, nazioarteko ospea eskuratu zuen “O Thiasos” pelikularekin. Bere film garrantzitsuenen artean daude: “Alejandro Magno” (1980), “Viaje a Cytera” (1984), “Paisaje en la niebla” (1988), “El paso suspendido de la cigüeña” (1991), “La mirada de Ulises” (1995), “La eternidad y un día” (1998) edo “Eleni” (2004).