The Night of the Living Dead
Garai hartako Hollywood-en zinemagintza baldintzaturik geratu zen zinema europear eta “independiente”-aren presioagatik, ondorioz, ildo tematiko zein tankerazko desberdinak onartu behar izan zituen.
Horietariko filme ospetsu bat dugu, hain zuzen, gaurko ikusgai (urte hartako beste batzuk: “Midnight cowboy”, Zabriskie Point…).
Zuri-beltzezko jantzia, oso egokia bestalde, lagunen filmea ematen duen arren emaitza ezin hobea dugu, “kultozkoa” noski, baina, areago, izugarria; nekrofiliari buruzko Dracula edota Frankenstein filme guztiak ia farregarriak gera daitezke nire ustetan.
Lehenengo ta behin edo berriro ikusteak merezi du.
J.C.G.U.
1668 SAIOA - 2001/01/16
“The Night of the Living Dead: 30th Anniversary Edition” · EAB · 2000
Zuz.: George A. Romero, John A. Russo · .: John A. Russo, George A. Romero · Arg.: · Sonido: Gary Streiner, M. Booth · Akt.: Duane Jones (Ben), Judith O’Dea (Barbra), Karl Hardman (Harry), Marilyn Eastman (Helen), Keith Wayne (Tom), Judith Ridley (Judy).






