top of page
Image-empty-state.png

The Life of Brian

Fas Zineklubeko 60+1 urteurren hasiera emateko Emanaldi Berezia


+Flb: Loco con ballesta (F) ∙ Euskadi ∙ 2013 ∙ 17 min ∙ Zuz.: Kepa Sojo ∙ Publikoak emandako Saria eta Euskal Gidoirik Onenarentzako Saria ZINEBI55 2013


Gonb.: Josune Ariztondo, Bizkaiko Foru Aldundiko Kultur Diputatua; Kepa Sojo, laburmetraiaren zuzendaria


Umore absurdoz eta lotsagabez ondutako parodia zoro bezain zoragarria da Brian-en bizitza, Monty Python umoregile ingelesen taldeak idatzi eta interpretatua, eta Georges Harrison Beatles taldeko kideak finantzaturikoa. Gure kulturako mitorik ezagunena (Jesus Nazaretekoa) txantxagai hartzeak abantaila nabarmen bat zuen: erreferentzia ezagunekin jolastea; baina baita arrisku handiak ere: debekuak, talde integristen presioak… Zuzenean ez Jesus baizik garai berean bizi izan zen pertsona anonimo bat protagonista jartzea irtenbide bikaina izan zen, epaitegiak saihesteko eta distantzia handiagoz jokatzeko. Esketx jenialez osaturiko filma da hau, asko eta asko gogoan gorderik ditugunak, eta esan liteke sakonean intolerantziaren kontrako mezu bat daukala, bai bere bertsio politikoan, bai erlijiosoan.

2158 SAIOA - 2014/1/7 MONTY PYTHON’S THE LIFE OF BRIAN ∙ Erresuma Batua ∙ 1979 ∙ 93 min. Zuz.: Terry Jones ∙ G.: Monty Python ∙ Arg.: Peter Biziou ∙ M.: Geoffrey Burgon ∙ Eko.: HandMade Films ∙ Akt.: Terry Gilliam, John Cleese, Michael Palin, Graham Chapman, Eric Idle, Terry Jones (Monty Python)

Harremanetarako: Jorge Barrio

Administrazioaren eta liburutegiaren helbidea:

San Nikolas de Olabeaga kalea, 33, 2º

618 31 84 31  -  info@cineclubfas.com

Proiekzio Aretoa:

Indautxu Aretoa (Indautxu Plaza z/g)

Babesten dute

Diputación Bizkaia horizontal.png
ayuntamiento-bilbao-logo-vector-reducido
bottom of page