top of page
Image-empty-state.png

The Honey Pot

Zineklubak zine klasikoari eman nahi dion begiradan ezin du alde batera utzi Mankiewicz zineegile handia, eta bere filmografia kontuan hartuta, ez da batere erraza onena aukeratzea baina bai erreza filme on bat hautatzea.


Zuzendari amerikar honen ezaugarririk handiena nolako prestakuntza duten bere filmeak izan daiteke. Gaurko honetan esaterako bi ardatz nagusik mugituko ditu gauzak: bata, antzerkitasuna ezkena jarreretan eta bestea pertsonaien artean, gidoian azken finean, gauzatzen diren harremanak, zehatzago esanda, beraien arteko joku intelektuala.


Eta hortik abiatzen diren ondorioak: krudeltasuna edota nihilismoa edukinetan, protagonista-antagonisten arteko harremanetan; eta, narrazio motan, pertsonai baten antolaketak bilakatuko du istorioa ia-ia amaiera heldu arte non ustegabekoak aldatzen duen bere helburua.


Hortarako erabat egituratzen ditu ezkena jarrera eta gidoia, multzo borolila bihurtuez, zuzendari eta gidoilariariak betetzen duten lana osorik bat eginez.


Berak esanda: “biziraupena ez da garrantzitsuena baizik eta bizitzan lortzen den intensibitatea”.


J.C.G.U.

1712 SAIOA - 2002/04/26

“The Honey Pot” · EAB · 1967 · 130 min

Zuz. G.: J.L. Mankiewicz · Argumentua: Joseph Sterlingen lana eta Fred Knotten eleberria, Ben Jonsonen "Volpone" lanean inspiratua · Arg.: Gianni di Venanzo · Mus.: John Addison · Mun.: David Bretherton · Akt.: Rex Harrison (Cecil Fox), Susan Hayward (Mrs. Sheridan), Capucine (Princesa Domenique), Eddie Adams (Merle McGill)

Contacto: Jorge Barrio

Sede social y biblioteca: San Nicolás de Olabeaga, 33 2º

Tfno.: 618 31 84 31

Mail: info@cineclubfas.com

Lugar de proyecciones:

Salón Indautxu (Plaza Indautxu s/n)

Patrocinan

Diputación Bizkaia logo
Ayuntamiento Bilbao logo
bottom of page