The Five Senses
Gazte kanadiar honen bigarren luzemetraia izanik, kritica onak jaso zituen ihazko Cannes zein Donostiako zinemaldietan. Atom Egoyam-en kolaboratzailea, egitan nabaritzen zaio, antza denez, taldez beterico istorioak gogoko ditu.
Izan ere, gaurko honetan, puzzle bat balitz bezala, ia hamar pertsonai desberdin agertuko zaigu neskato baten bila; bakoitzak bere nortasun eskematikoa erakutsiz , hiru egunetan beteko dira gertaera osoak, eta barneko sentipenak agerian gidoiak eskatzen dielako, filmearen leloak eskatzen dielako. Umore zorrotzezko drama xamurra azken finean.
Entzumena, Ikusmena, Dastamena, Usaimena eta Ikumena dira tresnarik hobeak puzzle osoa egituratzeko; zuen zain…
J.C.G.U.
1680 SAIOA - 2001/04/24
“The Five Senses” · Kanada · 1998 · 106 min
Zuz.: Jeremy Podeswa · G.: Jeremy Podeswa · Arg.: Gregory Middleton · Mus.: Alex Pauk, Alexina Louie · Mun.: Wiebke von Carosfeld · Akt.: Mary-Louise Parker (Rona), Daniel MacIvor (Robert), Marco Leonardi (Roberto), Gabrielle Rose (Ruth)






