
The Duelists
OHIKO BATZAR NAGUSIA
Ridley Scotten opera primak Joseph Conraden lan literario batean du oinarria, gertaera historikoak dakartzan batean. 1800eko Frantzian, Napoleonen armadako bi ofizial betiereko duelu batean jarriko dira aurrez aurre, haietako batek inoiz ez duelako konpondutzat ematen lehiaketa.
Stanley Kubricken Barry Lindon gogorarazten du, zeina bi urte lehenago estreinatu baitzen.
Kalitate bisual handikoa, argazki ona, girotze eta jantziteria bikainak; zorrotz ezagutzen ditu portaera militarra eta dueluetako errituak. William Hobbs koreografoak birsortzen ditu orduko borroka teknikak. Borroken irudi horietan, ideala, arrazoia, zentzuna, erokeria eta ohorea ikus daitezke, galdu den garai baten erakusgarri.
Historiako 20 urte hartzen ditu tramak, hondoan Napoleonen Frantzia dagoelarik. Hona oso ondo kontatuta heldu zaigu 101 minutu soiletan.
2552 SAIOA - 2025/02/25
The Duelists · EB · 1977 · 101 min
Zuz.: Ridley Scott · G.: Gerald Vaughan-Hughes (lib: Joseph Conrad) · Arg.: Frank Tidy · Mus. :Howard Blake · Akt.: Keith Carradine, Harvey Keitel, Edward Fox, Cristina Raines, Robert Stephens