top of page
Image-empty-state.png

The Deep Blue Sea

+Flb: Escúchame (F) ∙ Euskadi ∙ 2012 ∙ 5 min ∙ Zuz.: Mabel Lozano


Gonb.: Félix Linares, kazetari eta TBko aurkezlea


Hester Collyer Erresuma Batuko Auzitegi Goreneko Sir William Collyer epailaren emazte ederra da, eta bizimodu pribilegiatua darama Londresen, 1950eko hamarkadan. Senarra utzi eta Freddie Page RAFeko pilotu ohiarekin bizitzera joaten denean, inguruko denak ahoa bete hortz utziko ditu. Hester zeharo maitemindurik dago Pagekin.


Terence Davies zinemagileak (Liverpool, 1945) nabarmentzeko moduko filmak egin ditu: Distant Voices; Still Lives (1988), Locarnon Urrezko Lehoinabarra irabazi zuena; The Long Day Closes (1992), Cannesen lehiatua; The Neon Bible (1995); House of Mirth (2000); Of Time and the City (2008) edota The Deep Blue Sea (2011).

2138 SAIOA - 2013/5/21 THE DEEP BLUE SEA · Erresuma Batua ∙ 2011 ∙ 98 min. Zuz.: Terence Davies ∙ G.: Terence Davies, Terence Rattigan-en liburu batean oinarrituta ∙ Arg.: Florian Hoffmeister ∙ Mnt.: David Charap ∙ Eko.: Film4 / UK Film Council / Lipsync Productions ∙ Akt.: Rachel Weisz, Tom Hiddleston, Simon Russell Beale
bottom of page