Image-empty-state.png

Sunrise: A Song of Two Humans

Emanaldi berezia musika zuzenean


Musikaria: Josetxo FernÁndez de Ortega


Espresionismoaren maisua den F. W. Murnau-ren lan ederra da hau, “Egunsentia”. 1927an estreinatua eta George O'Brien, Janet Gaynor eta Margaret Livingston aktoreek bikain interpretaturik, garaiko hiru Oscar Sari jaso zituen.


Nekazari bat eta bere emaztea zoriontasunean lasai-lasai bizi ziren baserri batean. Egun batean, hiritik datorren emakume eder eta sofistikatua agertuko da. Gizona txundituta, guztiz maiteminduta geratuko da eta bere emazteak oztopatzen duela pentsatzen hasiko da.


Drama erromantikoa maisutasunez egina. Soinu zinema hastear zegoenean eginda, argazki eta kamera mugimenduek luxuzko ekoizpenean bihurtuko dute. Murnauk, EBB-etara iritsi berria izanda, zinema kritika osoa bereganatu zuen film eder honekin. Bertan ematen den esperimentazio bisualak gaur egungo ikuslegoa erakar dezake.


Eta guzti hau gutxi izango balitz, musika zuzenean izango dugu. Opor aurreko harri bitxia.

2325 SAIOA - 2018/6/26
SUNRISE: A SONG OF TWO HUMANS · AEB · 1927 · 94 min.
Zuz.: Friedrich Wilhelm Murnau · G.: Carl Mayer (Ipuinaren oinarria: The Excursion to Tilsit, Hermann Sudermann) · Arg.: Charles Rosher, Karl Struss · M.: Hugo Riesenfeld · Eko.: Fox Film Corporation · Akt.: George O’Brien, Janet Gaynor, Margaret Livingston, Bodil Rosing, J. Farrell MacDonald